Aste honetan hilabetekaria berria jarri dugu martxan gure ikastetxean.
Dakizuenez, gure helburu nagusien artean Lezo Institutuko hezkuntza komunitatea indartzea eta bere parte hartzea sustatzea dago. Horretarako, ezin bestekoa da gure arteko komunikazioa ere sendotzea, fluidoagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Asmo horrekin sortu dugu gaur jasotzena ari zareten “Altabira” hilabetekaria.
Hilabetero, argitaratuko dugu holako boletin bat, gure komunitatean dagoeneko gertatu ala gertatuko diren gertakari eta berri esanguratsuenak jasotzen dituena. Komunikazio tresna berri honetan parte hartzeko denok izango dugu aukera.
Boletinaren bertsio bakarra dago. Hau da, ez da egongo ale bat euskaraz eta beste bat gazteleraz. Gure asmoa da ale horretan gure eskolako hizkuntza guztiek tokia izatea baina, jakina, euskara izango da hizkuntza nagusia, gure komunitateak euskalduna eta euskaltzale izan behar dela denon artean erabaki dugulako gure Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua berritzeko murgilduta gauden prozesuan. Kontuan izan, eduki gehienak gure webgunearekin lotuta daudela eta, horrek, aukera emango du berria aukeratzen dugun hizkuntzan irakurtzeko. Gainera, Boletina pentsatuta dago bere irakurketa familian egiteko, aitzakia gisa eskolaren inguruan elkarrekin solasteko.
Asko gustatzea espero dugu.