Formakuntza gaitasun digital eta emozionalean
Formakuntza gaitasun digital eta emozionalean

Formakuntza gaitasun digital eta emozionalean

Atzo, DBH3ko ikasleek, “Gaitasun digital eta emozinala” formakuntza jaso zuten Maitane Ormazabal adituaren eskutik. Bera psikologoa da eta “Nerabeen garrasia” liburua idatzi du Telmo Lazkanorekin batera. Horretaz gain izen berbera duen podkasta ere badute elkarlanean.

Formakuntzan, mugikorraren erabilerari buruzko hausnarketa egin zen. Batetik mugikorraren gehiegizko erabilera eta horrek ekar ditzakeen kalteak landu ziren eta bestetik erabilera hori zer nolakoa den eta enpres handiek zein truko erabiltzen dituzten gure begiak pantailatik altxa ez daitezen.

Gai hau gure gizartearen arazo handienetakoa bilakatu da azken urteetan eta bai ikasle zein gurasoek honen inguruan lanketa egitera gonbidatu gintuen. Ea guztion artean guzti honi buelta emateko aukera dugun!