Dakizuenez, Bakeola fundazioaren gidaritzapean, prozesu parte-hartzaile bat abian jarri dugu bizikidetza positibo bateruntz pausuak ematen jarraitzeko. Lehenengo saioa oso arrakastatsua izan zen, familia asko gerturatu zineten eta prozesuarekin jarraitzeko, hurrengo topaketara gonbidatu nahi zaituztegu.