Trakamatraka musika tailerra
Trakamatraka musika tailerra

Trakamatraka musika tailerra

Ikas2deak programaren baitan DBH4ko ikasleek musika tailerra izan dute Trakamatraka proiektuko Jon Urrutiarekin urtarrilaren 20an. Ikas2deaken helburua lanbide ezberdinetako profesionalak eta lan mundua ikasleengana hurbiltzea da eta kasu honetan ikasleek material birziklatuarekin edo etxean ditugun eguneroko objektuekin musika tresna mota ezberdinak nola egin eta hauek nola jo ikasteko tailer dibertigarria izan dute. Sormena eta irudimena lantzeko ere balio izan die.

Mila esker bisitagatik, Jon!