1.DBHko ikasleek Euskal Herriko historiaurrearen museoa eraikitzeko lanean dihardute. Institutuan sortuko dugun museoak ezin ditu ohiko museoek betetzen dituzten segurtasun, hezetasun edota tenperaturari dagozkion baldintzak bete. Horregatik, gure museoan, ikasleek programa informatikoak erabiliz eta 3D inpresoraren laguntzaz sortutako pieza arkeologikoen kopiak izango ditugu.
Gaur, Kultura Eskola programaren baitan, lan horretan hasi dira ikasleak izan ere, gure iragana eta etorkizuna lotzeko modu polita iruditu zaigu Historiaurrea eta 3D inpresoren teknologia uztartzea.

