1.DBHko ikasleekin Euskal Herriko Historiaurrearen museoa sortuko dugunez, garai hartara gerturatzen saiatzeko Ekainberrira egin genuen irteera urtarrilaren 14an. Goiz pasa ederra izan zen eta ikasleak gustura aritu ziren orduko gizakiek jateko harrapatzen zituzten orein, basoilar, basurde eta abarrak lantza eta bultzagailuz ehizatzen.
Horrez gain, 1969. urtean aurkitutako Ekaingo kobazuloaren erreplika ikusi eta labar artearen, zein garaiko bizimoduaren inguruko bitxikeriak entzuteko aukera izan zuten bertako begiraleen eskutik.

