Santo Tomas eguna Lezo Herri Eskolan
Santo Tomas eguna Lezo Herri Eskolan

Santo Tomas eguna Lezo Herri Eskolan

Urtero bezala, Santo Tomas eguna ospatzeko, DBHko 4. mailako zortzi ikaslerekin Herri Eskolara jaitsi ginen. Zaila izan zen ikasleak aukeratzea, gehiengoak jaitsi nahi baitzuten.
Eskolara iritsi eta aurkeztu ondoren, korridoreetan ibili ziren txikitako garaiak gogoratzen: ikastetxea nola aldatu den, beraien irakasle izandakoekin hitz egin, haur hezkuntzako ikasleen sarrera ikusi…
Eta ondoren lanera: inork ere esan gabe eskuak garbitu, ogiak zatitu, txistorrerekin bete eta, atsedenaldia iritsitakoan, ogitartekoak banatu.
Bukatzeko, Olentzero eta Mari Domingiren aurrean argazkia atera eta Institutura bueltatu ginen. Oso goiz atsegina pasa genuen.