Aurtengoan ere, 1.ebaluazioko Euskara ikasgaiko proiektua email trukaketa izan da eta Burlatako Askatasuna BHI institutuarekin aritu gara hori aurrera eramateko elkarlanean.
Arazo teknikoak izan direnez, mezuak prest izan arren, ezin izan dizkiogu elkarri bidali, baina aurrez aurre ezagutzeko aukera galdu nahi ez genuenez, Burlatara egin genuen goiz pasa abenduaren 13an. Harrera ezin hobea egin eta ekintzaz betetako goiza antolatu ziguten: ongi etorri ekitaldia, euskal dantzak, elkar ezagutzeko jolasak, Burlata ezagutzeko ibilalditxoa eta, amaiera emateko, Kahoota, sari eta guzti, eta ikasle bakoitzak trukekideari egindako oparitxoa.
Jende berria ezagutzeko aukera aparta izan zen eta hurrengo urtean ere, ahal izanez gero, errepikatzeko asmoa dugu.
ESKERRIK ASKO BURLATAKO ASKATASUNA BHIko IKASLE ZEIN IRAKASLEEI!!!!!