Euskararen eguna
Euskararen eguna

Euskararen eguna

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen institutuan. Euskara Batzordeko kalakariek hainbat jolas antolatu zituzten denontzat: Bingo musikatua, pasahitza, Euskal abestien lehiaketa, emotikono asmakizunak eta pirata eta merkanteen jolasa. Gainera, aste osoko Kahoot lehiaketako final handia ere jokatu genuen eta 2Cko Udane Emazabel izan zen garaile. Berari esker gela osoak sari bikaina jasoko du laster: Talo tailerra eta talo jatea. 

Eskerrik asko Kalakariei egindako lanagatik!