Kazetaritza tailerra Berrian
Kazetaritza tailerra Berrian

Kazetaritza tailerra Berrian

Joan zen azaroaren 4an, “Kazetaritza” ikasgaiko ikasleek BERRIA egunkariaren egoitza bisitatzeko aukera izan zuten. Berria ikasgelak eskaintzen duen Kazetaritza tailerra jasotzeko aukera izan dugu eta lehen saioan Ainhoa Oiartzabalek, bertako kazetariak, harrera egin ondoren, hitzaldia eman zigun eta erredakzioa ezagutzeko aukera izan genuen.

Ikasleek gustuko izan zuten bertako antolakuntza ikustea, sailetan banatuta kokatzen direla ikustea, zuzenean lan nola  egiten duten ikustea, langileekin hitz egitea, argitaratutako lehen egunkaritik (Euskaldunon egunkarikoa) azkenekora artekoak fisikoki gordeta dauden hemeroteka ezagutzea…

Bisitaz gain, beste bi saio ere izan genituen eskolan. Lehenengoan, Ainhoa kazetaritza generoen inguruan eta informazio bat albiste bilakatzeko bete beharreko aldagaien inguruan aritu zitzaigun besteak beste. Azkenekoan berriz, ikasleen txanda izan zen eta aurrez prestatutako galderekin elkarrizketa egin zioten bidelagun izan dugun kazetariari. Beraz, badugu nahikoa lan hurrengo egunetan ahozko elkarrizketa idatzizko formatuan eman aurretik.

Tailer interesgarria izan da eta kazetaritza mundura gerturatzeko oso lagungarria.