Ikasturte honetan errespetuaren eta bizikidetzaren inguruko prozesu parte-hartzaile bat jarri dugu abian Zubitxo guraso elkartearekin batera, GFAren diru-laguntza baten bidez eta Bakeola-EDE fundazioaren gidaritzapean. Hau da ikastetxean egin dugun apusturik garrantzitsuenetako bat datozen urteei begira, uste baitugu bizikidetza ona funtsezkoa dela guztion ongizaterako eta hezkuntza-arrakastaren oinarri nagusietako bat dela.
Prozesuan hainbat pausu emango ditugu ikasturte honetan: sentsibilizazioa, diagnostikoa eta ekintza plana. Honela, gaurkoan familien txanda izan da eta beraiekin batera prozesuaren sentsibilizazioaren fasea gauzatzeko topaketa antolatu dugu.
Ikastetxean, benetan eskertuta gaude topaketa honetan jasotako erantzunarekin, familien parte-hartzearekin eta konpromisoarekin. Izan ere, prozesu hau emankorra eta eraldatzailea izatea nahi badugu, funtsezkoa da komunitatean parte hartuko duten kideen kopurua ahalik eta handiena izatea.