Aurtengo ikasturte hasieran, urriaren 7an eta 8an, Irrisarri Landera egin genuen irteera 1.DBHko ikasleen talde kohesioa lantzeko asmoz. Orokorrean, eguraldia lagun izan genuen eta aurreikusiak zeuden ekintza guztiak egin ahal izan genituen: zuhaitz-parkea, tirolinak, parkea ezagutzeko mendi buelta eta zentzumenen ibilbidea.
Gustura aritu ginen elkarrekin barre eta dantza eginez, zuhaitzen energia besarkada bidez xurgatuz edo zubi tibetarrean beldurra eragin eta sentituz. Txondorrak nola egiten diren ere ikusi ahal izan genuen zuzenean.
Errepikatzeko moduko irteera!!!