Eskola-kontseilurako (OOG) hauteskundeak 2024/2025
Eskola-kontseilurako (OOG) hauteskundeak 2024/2025

Eskola-kontseilurako (OOG) hauteskundeak 2024/2025

OOG/eskola-kontseiluak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organo gorenak dira. Bertan hartzen dira  ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak.

Bi urtean behin egiten den bezala, 2024-2025 ikasturte hasiera honetan OOGen postuak betetzen dituzten pertsonen erdiak  eta geratu diren postu hutsak berritu behar dira.

Gure ikastetxearen funtzionamenduari begira oso garrantzitsua da  Eskola kontseilu indartsu eta aktibo bat izatea. Horregatik, familien parte hartzea ezinbestekoa da.

Beraz, animatu eta parte hartu. Familien ordezkariak hautatzeko zerrendan  parte hartu nahi baduzu, institutuarekin jarri harremanetan. Azaroaren 4ra arte denbora duzu.