Pasa den ostiralean agur esan genien DBH4ko ikasleei. Duela lau ikasturte, Lezo institutuan hasi zuten bidaiari amaiera emateko, elkarrekin bazkaldu genuen ikasle eta irakasleok. Egun polita eta hunkigarria izan zen: oroitzapenak, bideo muntaiak, argazkiak, opariak, besarkadak, azken agurrak…
Plazer bat izan da lau urte hauek zuekin partekatzea eta onena opa dizuegu zuen bizitzako etapa berrian. Laster arte!


