3. Mailako Ikasleak Irrisarriland-en
3. Mailako Ikasleak Irrisarriland-en

3. Mailako Ikasleak Irrisarriland-en

Apirilaren 29tik 30era DBH 3ko ikasleak Irrisarriland abentura parkera joan ziren. Astelehenean, Irrisarriland-era iritsi, hamaiketakoa jan eta interpretazio ibilaldi bat egin zuten tokia eta inguruak ezagutzeko. Arratsaldean zehar, Disc-Golf eta Olinpiadak egin zituzten ikasleek eta ondoren, elkarrekin afaldu eta disko festan dantzatzen amaitu zuten eguna. Asteartean, Arborismo eta bi tirolina egin zituzten eta bidaiarekin amaitzeko, elkarrekin bazkaldu eta Lezora itzuli ziren autobusez.

Esperientzia paregabea izan zen ikasle zein irakasleentzat eta denak irribarre polit batekin itzuli ziren bidaitik.