Pasa den astean, 4.mailako ikasleek Ekonomia Zirkularra lantzeko tailer bat egin zuten. Elkartenet erakundeak dinamizatuta, ikasleek ordenagailuen osagai desberdinak ezagutu zituzten, eta dagoeneko erabiltzen ez diren Eskola 2.0 eramangarrien diskoak eta RAM memoriak hobetu zituzten. Ordenagailu hauek Afrikara bidaliko ditu Elkartenet-ek, hango ikastetxeetan berrerabiltzeko asmoarekin.
Tailer honetan hezkuntzan erabiltzeko software askearen garrantzia, eta produktuak berrerabiltzearen onurak ikusi zituzten ikasleek modu ludiko batean. Hurrengo loturan, Elkartenet-eko webguneko berria aurkitu dezakezue, argazki batzuekin batera.
https://www.elkartenet.eus/2024/04/23/2024ko-ekonomia-zirkularreko-tailerra-lezoko-institutuan