Apirilaren 8tik 12ra DBH 4ko ikasleak ikasbidaira joan ziren. Bidaia Jaca inguruan hasi zuten “Umore Horira” jolasten. Hurrengo goizari barrankismo egiten eman zioten hasiera Burgi inguruetan eta arratsaldean paintballera hainbat jolas eginez osatu zuten eguna.
Calafellera bidean geldialdi bat egin zuten Murillo de Gállegon rafting egiteko eta arratsaldea Calafell ezagutzeko aukera izan zuten. Osteguna Bartzelonan pasa zuten eta bidaiari amaiera emateko Port Aventuraz gozatu zuten.
Ikasleen jarrera paregabea izan zen; elkar-zaintza, errespetua eta umorea nagusi izan ziren bidaia guztian zehar.
ESKERRIK ASKO EMANDAKO ASTEARENGATIK!
