Eskolako Agenda 2030eko Ordezkariak Udal Foroan
Eskolako Agenda 2030eko Ordezkariak Udal Foroan

Eskolako Agenda 2030eko Ordezkariak Udal Foroan

Gaur udal EA2030eko ikasle ordezkariek udal foroan parte hartu dute. Azken bi ikasturteetan, Garapen jasangarriko zazpigarren helburua landu dugu: GJH 7, Energia irisgarria eta ez kutsagarria. Aurreko ikasturtean herriko diagnostikoa burutu zuten ikasleek eta kaleko argiztapena eta energia berriztagarrien erabilera aztertu zituzten. Ondorio horiek udaletxeari jakinarazi zizkioten baita eskaera ezberdinak bideratu ere. Gaur, eskaera horien errepasoa egin dugu eta Mikel Arruti alkateak, Leire Beteta ingurumen teknikariak eta Mikel Suarez, energia teknikariak eskaera horiei erantzuna eman diete.  

https://lezo.eus/eu/ingurumena/lezo-institutuko-ikasleek-energiaren-gaian-egindako-lanak-aurkeztu-dituzte-udaletxean