Project Based Learning Day 4. Mailako Ikasleekin
Project Based Learning Day 4. Mailako Ikasleekin

Project Based Learning Day 4. Mailako Ikasleekin

Pasa den martxoaren 13an, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa bisitatu genuen 4. mailako ikasleekin. Hernanin, Galarretako campusean PBL Day izenekoa ospatzen zuten. Bertan, beste institutu bateko ikasleekin batera talde dinamika batean parte hartu zuten ikasleek eta ondoren, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren bidez garatutako ingeniaritzako lanak ikusteko aukera izan zuten. Helburutzat, ingeniaritza mota bakoitzean zer egiten den ulertzea genuen, izan ere, gauzak ikusi eta ukitzean, bertako ikasleekin hitz egiteko aukera izatean, hobeto ulertu eta beldurrak galtzen dira.