Euslider proiektutik sortutako euskara batzordeak antzezlan bat prestatu du Herri Eskolako ikasleentzat euskarak historian zehar izan duen egoera islatzeko. Horrela, hainbat eszena egin dituzte historiako leku eta momentu ezberdinetan. Amaitzeko, egunero euskara erabiltzearen garrantzia azpimarratu dute eta Korrikan parte hartzeko gonbita luzatu diete.
Gogoratu, larunbat honetan, martxoaren 23an, Korrika Lezotik pasako dela 23:30k aldera. HARRO HERRI KORRIKA! HARRO LEZO EUSKALDUNA!!


