Familia Eskola
Familia Eskola

Familia Eskola

Otsailaren 21ean eta 28an Familia Eskolaren jardunaldiak ospatu ditugu gure institutuan, Zubitxo- Hezikuntza Familia Elkarteak antolatuta eta Lezo institutuaren eta Herri Eskolaren laguntzarekin.

Bi egunetan areto lepo bete egin da nerabeak eta pantailen erabileraren gaian aditua den Telmo Lazkanori entzuteko.

Lazkanok, Maite Ormazabalekin batera, idatzitako “Nerabeen Garrasia” (Alberdania 2023) liburuan jasotako tesia aurkeztu digu. 1. saioan gaiari hurbilketa teoriko bat eginez eta, 2. saioan, familiek bere seme-alabeek mugikorren eta sare sozialen erabilera arduratsua eta osasungarria izan dezaten estrategiak eta aholkuak emanez.

Bi saioak benetan interesgarriak izan dira eta ateratako ondorioak oso baliagarriak. Besteak beste, pantailen neurrik gabeko erabileraren eta nerabeen osasun mentalaren arteko lotura agerian utziz, hala nola, beraien bakardadea, errendimendu jaitsiera eta eskola jasapenarekin ere.

Zalantzarik gabe, jardunaldi hauek abiapuntu ezin hobea izan dira gai honetan hausnartzen jarraitzeko eta denon artean, etxean zein eskolan, nola jokatu adosteko.