Pasa den otsailaren 23an, erkidegoko ikastetxeetako 30 irakaslek Montgròs Institutu publikora bisitan parte hartu zuten. Lezoko Berrikuntza Arduraduna ere bertan izan zen eta Montgrosen egiten ari diren lana aurrez aurre ikusteko aukera izan genuen. Oso esperientzi interesgarria eta aberasgarria izan zen.
Bertan 17 urte daramazkite eremuka lan egiten eta benetan eskertzekoa da Montgròs Institutuak adierazi duen prestasuna gure ikastetxean eremuak martxan jartzeko egiten ari garen ahaleginetan laguntzeko.


