Zubitxo guraso elkarteak, Lezoko Herri Eskola eta Institutuarekin batera, familiei zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu. Telmo Lazkano aditua izango da hizlaria eta helburua nerabeen sare sozialen eta pantailen erabilera arduratsuaren inguruan familiak informatzea eta estrategiak eskaintzea da.
Jardunaldiak bi egunetan antolatu dira (Otsailak 21 eta 28), 17:30etan, Lezoko Institutuan eta izena ematea beharrezkoa da.
Informazio gehiago: Jardunaldien aurkezpena
Parte hartzera animatzen zaituztegu!