Lezo Institutuan Zuzendaritza Proiektu Berria Aurkeztu Dugu Eta, Ondorioz, Ordutegi Trinkoa Berreskuratzeko Aukera
Lezo Institutuan Zuzendaritza Proiektu Berria Aurkeztu Dugu Eta, Ondorioz, Ordutegi Trinkoa Berreskuratzeko Aukera

Lezo Institutuan Zuzendaritza Proiektu Berria Aurkeztu Dugu Eta, Ondorioz, Ordutegi Trinkoa Berreskuratzeko Aukera

Urtarrilean zuzendaritza aukeratzeko Hezkuntza Sailak ireki duen meritu lehiaketan Lezo institutuko klaustroak hautagaitza bat aurkeztu du. Hautagaitzak prozesua gainditzen badu, datozen lau ikasturteetan zuzendari talde iraunkor berri bat izango dugu.

Aurkeztutako zuzendaritza proiektuak Altabira Berrikuntza Proiektu partehartzailean komunitateak adostutako lan ildo estrategikoak bere egiten ditu eta 5 dira gure ikastetxearen norabidea markatuko luketen lehentasunak:

1.- Elkarbizitza positiborako, inklusiorako eta ekitaterako marko komun bat ezartzea.

2.- Ikastetxearen autonomia indartzea, bereziki, ikasleekiko hezkuntza-alorreko kudeaketan eta esku hartzean. Hau da, arlo pedagogikoan eta antolaketakoan

3.- Gure hezkuntza komunitatearen pertenentzia sentimendua, parte hartzea eta kohesioa indartzea.

4.- Gure ikastetxean jasangarritasunaren kultura hedatzea.

5.- Euskararen erabilera sustatzea hezkuntza komunitate osoan.

Proiektua aurrera badoa, zuen guztion laguntza eta ekarpenarekin kontatu nahi dugu gure ikastetxea eraldatzen eta hobetzen jarraitzeko. Lehen erronken artean, komunitateak bere nahia behin eta berriro horrela adierazi bezala, hurrengo ikasturtean Lezo Institutuko ordutegi trinkoa berreskuratzea espero dugu. Horretarako, lehenengo urratsak eman ditugu eta, oraingoz erabat segurua ez den arren, administrazioaren aldeko jarrera topatu dugu.