San Tomas Jai Girotsua Eta Agur Omenaldia Mikel Ubillos Irakasleari
San Tomas Jai Girotsua Eta Agur Omenaldia Mikel Ubillos Irakasleari

San Tomas Jai Girotsua Eta Agur Omenaldia Mikel Ubillos Irakasleari

Abenduaren 21ean, Institutuan, urteari amaeira emateko egun berezia antolatu dugu irakasleen eta ikasleen artean. Parte hartzea izugarria izan da eta eguraldiak lagundu ez duen arren, guztiok irribarre handi batekin amaitu dugu eguna.

Egunaren hasieran, DBH4ko ikasle batzuk Herri Eskolara jetsi dira bertako ikasleei txistorra pintxoak banatzera, beste batzuk, ordea, hainbat jolas antolatu dituzte mailaz maila. Ondoren, txistorra pintxoak banatu eta gimnasioan bildu gara denok. Bertan, urteroko lez, kalejira eta opari sorpresen zozketak burutu dira.

Jarraian, momentu hunkigarria bizitu dugu, izan ere, gurekin urte dexente daramazkin Mikel Ubillos irakaslea jubilatzen baitzen. Omenaldi polita egin diogu guztion artean; besteak beste, ikasle ohiek agurra dantzatu diote, txapela oparitu diogu eta guztion artean “Lau teilatu” abestu dugu.

Egunari amaiera emateko, borobil handi bat osatu eta denok batera polka dantzatu dugu.

Argazkietan eta bideoan ikusi daitekeen moduan, benetan berezia izan da gaurkoa!