Ikastetxean ospakizun-eguna izan dugu gaur!
Abenduaren 3a, Euskararen aldeko ospakizun eguna da eta Lezo Institutuko Euskara Normalkuntza Batzordeak abenduaren 4ean, astelehen arratsaldean, euskaraz gozatzeko plana proposatu digu.
Honela, ikasle guztiek hainbat jardueretan parte hartu dute, hala nola: bingo musikatua, lokotx bilketa, soka-tira, zapi-zapi jolasa, euskarari buruzko kahoot lehiaketa eta abar.
Helburuak, euskara gozamenetik lantzea eta sustatzea eta elkarrekin ongi pasatzea izan dira.


