Arte eszenikoak, mikrobiologia eta biologia nuklearra, ikus-entzunezkoak, ingeniaritza, itzulpena, erizaintza, enpresa administrazioa, ekologia eta ingurumen biologia, diseinu grafikoa, zaharberritzeko gradua, kultur ondarea, fisika edo kimika, elektronika eta telekomunikazioa, arkeologia, geografia, hizkuntza gutxituen soziolinguistika, lehen hezkuntza, soziologia-zahartzea, argazkigintza, pedagogia…
Zeri eutsi bizitzan? Kutxa Espazioan 4. mailako ikasleei hainbat pista eman dizkiete. Mezu guztien artean batekin gelditu behar badugu honekin geldituko ginateke: “ez kezkatu gehiegi hartutako erabakiarekin, asmatzen ez denean ere hartutako bide horrek giltza berri bat eskainiko digu beste ate berri bat irekitzeko”.
![]() | ![]() |
![]() |